2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Azagrako Udalak, 2023ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, ondotik ageri diren erabakiak hartu zituen; hona hemen haien xedapen zatia:
Kargua dedikazio partzialean edo esklusiboan betetzen ez duten zinegotziendako ordainsari hauek ezartzea, honako hauetara joateagatik:
–Osoko bilkurak: 60 euro bilkura bakoitzeko.
–Informazio batzordeen bilkurak: 40 euro bilkura bakoitzeko.
Alkatearendako dedikazio esklusiboa ezartzea; 2023rako, urteko ordainsari gordina 34.320,16 euro izanen da, 14 ordainketatan banaturik.
Eta hori guztia, 2023ko ekainaren 17tik aurrerako ondorioekin.
Azagran, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2310445