157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Armañantzasko Udalak, 2023ko ekainaren 27an egindako osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Lehena: Udalkideek 81,60 euro jasoko dituzte osoko bilkuretara joateagatik, bilkura bakoitzeko. Kide bakoitzak urtean 652,80 euro jasoko ditu gehienez ere.

Bigarrena: Alkateari 542,16 euro gordin ordainduko zaizkio hilabetero. Erabaki da %17 kentzea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarengatik.

Hirugarrena: Francisco Javier Ollón Sanz zinegotziari 100 euro ordaintzea hilabetean (%15 kenduko zaio PFEZagatik, kontsulta eginik Udal honetako lan aholkularitzari), dieta gisa, pilotalekuko erloju zaharra ongi eta garbi edukitzeagatik.

Laugarrena: Udalkideei ordaintzea karguan aritzeak ekarritako gastuen kalte-ordainak; Osoko Bilkurak aztertuko eta onetsiko ditu banan-banan.

Bosgarrena: Erabaki hau atzeraeraginez aplikatuko da, eta 2023ko ekainaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak; hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Armañantzasen, 2023ko ekainaren 27an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L2310685