2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Alkateordeak eta alorreko zinegotziak izendatzea
Agoizko Udaleko alkate udalburuak, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41.3 artikuluak ematen dizkion eskudantziak erabiliz, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 22. artikuluko mugekin, honako zinegotzi hauek alkateorde izendatu ditu, ekainaren 19ko 99/2023 eta 100/2023 Ebazpenen bidez: lehena, Ana Isabel Cosín Reta; eta bigarrena, Jokin Arruti Iribarren.
Era berean, kontuan harturik Udalbatzako gobernu alorretako aferen kudeaketa arindu beharra dagoela, Udalak, 2023ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, honako hauen esku utzi ditu ondoko alorrak:
–Langileria eta Herritarren Babesa: Angel Martín Unzué Ayanz.
–Ondarea, Ingurumena eta Garapena: Elisa Ayape Arrieta.
–Hirigintza eta Etxebizitza: Joaquín María Bizkai Ardanaz.
–Gizarte ongizatea: Ana Isabel Cosin Reta.
–Osasuna eta Berdintasuna: Alicia Zunzarren García.
–Kultura eta Jaiak: Joseba Alcalde Sanz.
–Euskara eta Gazteria: Maitane Ducay Dendarieta.
–Hezkuntza: Sonia Madurga Arcelus.
–Kirola: Iokin Arruti Iribarren.
–Enplegua eta Turismoa: Adolfo Mirón Larrea.
–Ekonomia eta Ogasuna: Angel María Zunzarren Unciti.
Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Agoitzen, 2023ko uztailaren 17an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.
Iragarkiaren kodea: L2310703