2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskudantziak bereganatzea, obrak lizitatzeko, San Pedro - Dantzaleku bideko hornidura-sarea berritzeko
Altsasuko Udaleko alkateak, uztailaren 17an, honako ebazpen hau eman zuen:
"Alkatetzaren 1272/2023 Ebazpena, uztailaren 17koa, zeinaren bidez alkateak bereganatzen baitu Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetutako eskumena, obrak lizitatzeko, "San Pedro - Dantzaleku bideko hornidura-sarea berritzeko".
Alkatetzaren ekainaren 20ko 1114/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen honako obra hauek kontratazio espedientea: "San Pedro - Dantzaleku bideko hornidura-sarea berritzea". Era berean, lizitazio iragarkia argitaratu zen Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
Alkatetzaren ekainaren 28ko 1157/2023 Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaizkion kontratazio arloko eskudantziak.
Proposamenak aurkezteko epea bukaturik, ez da jaso eskaintzarik, eta guztiz presakoa da lan horiek lizitatzea; hortaz, bidezkotzat jotzen da eskuordetutako eskumena bereganatzea, obrak berriz ere lizitatzeko; hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10.1 artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea).
Horiek horrela,
EBAZTEN DUT:
1. Bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetutako eskumena, berehalakoan egiteko obren beste lizitazio bat, "San Pedro - Dantzaleku bideko hornidura-sarea berritzeko".
2. Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Betiere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da ebazpen hau sinatu eta biharamunetik.
3. Udalbatzari bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Altsasun, 2023ko uztailaren 17an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2310661