157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumenak bereganatzea, Zelandi ikastetxe publikoko behe-tentsioko instalazio elektrikoaren eraberritze lanak (II. fasea) adjudikatzeari dagokionez

Altsasuko Udaleko alkateak, uztailaren 17an, honako ebazpen hau eman zuen:

"Alkatetzaren 1271/2023 Ebazpena, uztailaren 17koa, zeinaren bidez alkateak bereganatzen baitu Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetutako eskumena, lan hauek adjudikatzeko: Altsasuko Zelandi ikastetxe publikoko behe-tentsioko instalazio elektrikoaren eraberritze lanak-II. fasea.

Alkatetzaren ekainaren 7ko 1012/2023 Ebazpenaren bidez, honako lan hauen kontratazio espedientea onetsi zen: "Behe-tentsioko instalazio elektrikoaren eraberritzea Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikora (REBT) egokitzeko, Zelandi ikastetxe publikoan-II. fasea"; eta behar zen lizitazio iragarkia argitaratu zen Nafarroako Kontratazioaren Atarian.

Alkatetzaren ekainaren 28ko 1157/2023 Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaizkion kontratazio arloko eskudantziak.

Kontuan hartuta lan horiek bukatu behar direla ikasturtea hasi baino lehen, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10.1 artikuluan xedaturikoarekin bat (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea), bidezkotzat jotzen da eskuordetutako eskumena bereganatzea, lanen adjudikazioa arintze aldera.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1. Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumenak bereganatzea, Altsasuko Zelandi ikastetxe publikoko behe-tentsioko instalazio elektrikoaren eraberritze lanak (II. fasea) adjudikatzeko.

2. Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Hala ere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da ebazpen hau sinatu eta biharamunetik.

3. Udalbatzari bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Altsasun, 2023ko uztailaren 17an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2310656