155. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

40/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 29koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behinekoz onesten duena "Zeharkako drainatze-obra berria Lesaka-Oiartzun NA-4000 errepideko 1+000 k.p.an" izeneko proiektua.

Proiektu honen xedea da Lesaka-Oiartzun NA-4000 tokiko errepidean, Lesaka parean, zeharkako drainatze-obra berri bat nola eraikiko den definitzea proiektu mailan.

Gaur egun, 1+000 k.p.an, bada zeharkako drainatze-obra bat Lesaka-Oiartzun NA-4000 tokiko errepidea gurutzatzen duena kilometro puntu horretan. Zeharkako drainatze-obra horrek Frain auzoan eta ondoko muinoan bildutako jariatze- eta drainatze-urak bideratzen ditu, eta urak Urraba errekara isurtzen dituen bidepeko erreten batera konektatzen da. Zeharkako drainatze-obra hori 800eko diametroa duen hormigoizko hodi batez osatua dago, eta buxatua dago. Ezinezkoa da garbitzea, ibaian behera dagoen erretena erdi eraitsita dagoelako. Drainatze-ahalmena murriztuta dagoenez, euri-aldi bakoitzean jariatze-urak pilatzen dira handik gora, eta errepidea urez betetzen dute. Ezinezkoa da erretena konpontzea, eraikinen azpitik baitoa.

Proiektua jendaurrean jartzeko erredaktatu den dokumentuan jaso egin dira Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.

Horrenbestez, bat etorriz Zainketa Zerbitzuak emandako txostenarekin eta proposatutakoarekin, bai eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin ere,

AGINTZEN DUT:

1. Behin-behinekoz onestea "Zeharkako drainatze-obra berria Lesaka-Oiartzun NA-4000 errepideko 1+000 k.p.an" izeneko proiektua.

2. Hasiera ematea "Zeharkako drainatze-obra berria Lesaka-Oiartzun NA-4000 errepideko 1+000 k.p.an" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedienteari. Horien zerrenda eranskinean ageri da.

3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari, bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Lesakako udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Zainketa Zerbitzuari, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Lesakako Udalari, eta azken hori premiatzea iragarki-taulan argitara dezan.

Iruñean, 2023ko ekainaren 29an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA.–"ZEHARKAKO DRAINATZE-OBRA BERRIA LESAKA-OIARTZUN NA-4000 ERREPIDEKO 1+000 K.P.AN"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

ZENBAKIA

JABEA

AZALERA

DESJ.

m2

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Lur mota

LESAKAKO UDAL MUGARTEA

LE-01

Zubiri, Michelena, Margarita

318

2

505

Lurzorua

Iragarkiaren kodea: F2310270