3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
2022-P-467. Lurpeko ur publikoen aprobetxamendurako eskaera, Funesen
Enrique Díaz Gomarak eta María Isabel Munilla Esparzak honako datu eta ezaugarri hauek dituen lurpeko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:
Aprobetxamendua 7,3 metroko sakonera duen putzu bat da, Arga ibaiaren eskuinaldean, ur-ibilguetako polizia-eremutik kanpo, Ramal Hondo izeneko alderdian (4. poligonoa, 522. lurzatia), Funesko udal mugartean (Nafarroa). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 4,74 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 7,2 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 5,39 hektareako fruta-arboladi bat tantaka ureztatzeko erabiliko da, Funesko udal mugarteko 4. poligonoko 522., 523., 544., 528., 529. eta 531. lurzatietan (Nafarroa). Urtean, gehienez ere, 25.231,2 m³-ko ur bolumena hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 2,996 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero. Espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopia Iruñeko bulegoetan ere (Serafín Olave 7) izanen da.
Zaragozan, 2023ko ekainaren 2an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E2310607