3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
2018-P-161. Ur publikoen aprobetxamendua ematea Deierrin
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2023ko ekainaren 27an emandako Ebazpenaren bidez, ur publikoen aprobetxamendua eman da, Deierriko udal mugarteko (Nafarroa) Santa Tosea alderdian, 17. poligonoko 210. lurzatian, Urederra ibaira ezkerraldetik isurtzen den Erragia errekaren eskuinaldean eta ibilguen polizia-eremuan dagoen putzu batetik ura ateratzeko, Deierriko udal mugarteko 17. poligonoko 168., 202., 210., 211. eta 226. lurzatietan 9,81 ha-ko zainzuri-soro bat tantakako sistemaren bidez ureztatzeko. Urtean, gehienez ere, 480 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,045 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Zaragozan, 2023ko ekainaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E2310465