155. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1006E/2023 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzekoa.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 24 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 4ko 448E/2021 Ebazpenaren bidez eta uztailaren 29ko 1591E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda eta behin betiko zerrenda onetsi ziren, hurrenez hurren, zeinak argitara eman baitziren 2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 17koan, eta 2021eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 1ekoan.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2022ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 15ekoan, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 3273/2022 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako 24 izangaiak funtzionario izendatu ziren.

Ondoren, aipatu ebazpenaren bidez izendatu ziren txanda irekiko izangaietako bati borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari zelako. Lanpostu hori bete egin zen hautapen prozesua txanda horretatik gainditu duten izangaien zerrendan ondo-ondotik zegoen izangaiarekin, eskatutako baldintzak betetzen baititu, eta izangai horri ere borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari zelako. Hautapen prozesua gainditu baina lanposturik gabe gelditu diren izangaien zerrendan izangai gehiagorik ez dagoenez, ezin da lanpostu hori bete.

Hori dela eta, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren ondoriozko prozesuaren barruan, deklaratzea bete gabe gelditu dela Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzekoa (69553 lanpostu zenbakia), hautapen prozesua gainditu duen izangai gehiagorik ez dagoelako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2023ko ekainaren 27an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2310014