155. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2023ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6an, 2022ko aurrekontu luzatuan 1/2023 aurrekontu-aldaketa egitea hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu-gehigarria.

GASTUAK:

1 24120 14300 "Enplegu sozial babestuko aldi baterako langileen ordainsariak" aplikazioa, 140.000,00 euro.

1 24120 16000 "Enplegu sozial babestuaren programako Gizarte Segurantza" aplikazioa, 53.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1 87000 "Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako" aplikazioa, 193.000,00 euro.

Berriozarren, 2023ko uztailaren 3an.–Mankomunitateko jarduneko burua, Javier Vílchez López.

Iragarkiaren kodea: L2310331