155. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Okupatu aurreko agiriak egiteko deia eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak eta ordainketakoak egiteko

2023ko uztailaren 5ean, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 320/2023 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpenaren testu osoa:

"2023ko urtarrilaren 31n, IZSA sozietateko Administrazio Kontseiluak "AM-273272 Usiko hornikuntza" proiektua onetsi zuen.

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2023ko martxoaren 27an egin zuen saioan hartu zuen akordioaren bidez, "AM-273272 Usiko hornikuntza" lanaren proiektua onartu zen, desjabetzeko espedientea abiarazi zen eta hasiera batean onartu zen proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda. Desjabetzearen onuraduna Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatea da. Horrez gain, aipatutako proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatzeko premia aitortu eta deklaratu zen, proiektua onesteak berekin dakarrena.

Akordio horretan, proiektu hori eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hamabost eguneko eperako.

Onartze horren iragarkia 2023ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 13an, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2023ko apirilaren 18an, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Txulapaingo udaletxeko iragarki-tauletan. Horrez gain, jakinarazpena bidali zitzaion ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan ageri den desjabetuari.

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2023ko maiatzaren 25ean egin zuen saioan hartu zuen akordioaren bidez, "AM-273272 Usiko hornikuntza" lanaren proiektua behin betiko onartu zen, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearena, eta bai proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Horrek berekin dakar onura publikoa eta okupatzeko premia deklaratzea. Akordio hori 2023ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 8an, eta 2023ko ekainaren 13ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan.

Nafarroako Gobernuak 2023ko ekainaren 14an hartutako erabakiaren bidez, urgentziakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

2023ko uztailaren 5ean, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko zuzendari kudeatzaileak 94/2023 ebazpena eman zuen, eta bertan hau jasotzen da:

"1.–Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko "AM-273272 Usiko hornikuntza" proiektuari dagokion nahitaezko desjabetze-espedientean okupatu aurreko agiriak egiteko Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko ordezkari moduan izendatzea, eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak eta ordainketakoak egiteko, eta ekitaldian zehar eta oro har nahitaez okupatzeko moduko deklaratutako ondasunak eta eskubideak eskuratzera bideratutako beharrezkoak diren ekitaldi guztietan lor litezkeen elkarren arteko akordioak izenpetzeko Alfonso Amorena Udabe jauna eta Karmentxu Iñarrea Erreguerena andrea, haietako edozein.

Izendatze hori egin da bi ordezkarien alde emandako ahalordeetan oinarrituta.

2.–Karmentxu Iñarrea Erreguerena andrea IZENDATZEA onuradunaren peritu."

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan, Batzar Nagusiak 2021eko urriaren 21ean egindako eskuordetzean eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuetan xedatuta dagoena aintzat hartuta,

EBATZI DUT:

1. Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen "AM-273272 Usiko hornikuntza" obrari dagokion proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei, desjabetzearen onuradunari eta Txulapaingo Udaleko alkateari, edo horretarako eskumena ematen dion zinegotziari, deia egitea, 2023ko abuztuaren 23an, banakako zitazio-zedulan adierazten den orduan, Txulapaingo udaletxean ager daitezen, okupatu aurreko agiriak egiteko eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak, eta ordainketa egiteko.

Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, nortasuna eta titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria...). Era berean, egoki jotzen badute, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

Desjabetzeko espedientean, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatea desjabetzearen onuradun agertuko da.

2. Halaber, ekitaldi horretara, Iruñerriko Mankomunitatearen ordezkaritzan, lehendakari jauna edo eskumena ematen dion Batzorde Iraunkorreko kide bat joango da, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sinatzeko.

3. "AM-273272 Usiko hornikuntza" proiektuari dagokion nahitaezko desjabetze-espedientean okupatu aurreko agiriak egiteko Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko ordezkari moduan izendatzea, eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatzekoak, eta okupatzekoak eta ordainketakoak egiteko, eta ekitaldian zehar eta oro har nahitaez okupatzeko moduko deklaratutako ondasunak eta eskubideak eskuratzera bideratutako beharrezkoak diren ekitaldi guztietan lor litezkeen elkarren arteko akordioak izenpetzeko Alfonso Amorena Udabe jauna eta Karmentxu Iñarrea Erreguerena andrea, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko Ingurumen Zerbitzuko ingurumen-teknikaria, haietako edozein.

4. Karmentxu Iñarrea Erreguerena andrea onuradunaren peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Txulapaingo udaletxeko eta Iruñerriko Mankomunitateko iragarki-tauletan argitara ematea. Era berean, dagokion iragarkia kaleratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

6. Ukitutako titularrari jakinaraztea, dagokion banakako zitazio-zedularen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den edo, jakinarazten saiatu arren, jakinaraztea lortu ez den kasuetarako.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateari.

Iruñean, 2023ko uztailaren 6an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

OKUPATU AURREKO AGIRIAK EGITEA

FINKA

UDAL-BARRUTIA

POLIGONOA

LURZATIA

INTERESDUNAK

DEIAREN DATUAK

TOKIA

JU-17

Txulapain

15

23

Kide Residencial SL

2023/08/23 10:00 h

Txulapaingo udaletxea

Iragarkiaren kodea: L2310500