2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Xehetasun-azterketa, Zabalgain kaleko 1-15 arteko etxebizitzen eta hirugarren sektoreko jardueren eraikinetan. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko uztailaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Zizur Nagusiko Zabalgain kaleko 1-15 arteko etxebizitzen eta hirugarren sektoreko jardueren eraikinetan, José Arauzo Muñozek sustatua, Zabalgain kaleko 1-3-5eko jabekideen erkidegoa ordezkatuz. Horren helburua da gidalerroak ezartzea etorkizunean atarietan (bizilagunen erkidegoak) eginen diren birgaitze energetikoko jarduketatarako, etxe-uharte guztian konposizio eta estetikazko batasuna izan dezaten.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 12/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Zizur Nagusian, 2023ko uztailaren 6an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2310425