155. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkateordeak izendatzea

Zizur Nagusiko alkateak 733/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko uztailaren 4an. Hona hemen ebazpenaren testua:

Ikusirik Udalbatza berria eratu zela 2023ko ekainaren 17ko bilkura berezian, 2023ko maiatzaren 28an egindako hauteskundeen ondorioz (2023ko apirilaren 3ko 207/2023 Errege Dekretuaren bidez egin zen hauteskundeetarako deialdia),

Kontuan harturik Alkatetzaren ekainaren 21eko 682/2023 ebazpena, haren bidez izendatu baitziren bi alkateorde,

Kontuan harturik, orobat, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 eta 23.3 artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikulua, eta legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:

Hirugarren alkateordea: Iñaki Ayerra Iturain.

Laugarren alkateordea: Irantzu Zabalza Aguirre.

Bosgarren alkateordea: Ales Mimentza de Irala.

2. Izendatuei dagokie, beren izendapen ordenari jarraikiz, alkatetza ordezkatzea, haren eskudantzietan aritzeko legeak aurreikusitako kasuetan.

3. Erabaki hau izendatuei igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea; dena dela, indarrean jarriko da alkateak sinatu eta biharamunetik aurrera.

5. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri emanen zaio kide anitzeko organo horren hurrengo bilkuran.

Zizur Nagusian, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2310405