2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULGOITI
Gora jotzeko 23-01065 errekurtsoa, obra-lizentzia iraungitzeko eskaera isilbidez ezestearen aurka
Honen bidez, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtso bat jarri duela Gregorio Ricarte Lezáunek, Pilar Lezáun Morenoren izenean eta hura ordezkatuz (23-01065 zenbakiarekin izapidetzen ari da), Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (Iturrama kalea 10 –sarrera, Eskirotz kaletik–, 31007 Iruña), Urraulgoitiko Udalak honako eskaera hau isilbidez ezetsi izanaren aurka: 2022ko abenduaren 16ko eskaera, etxebizitza eraikitzeko eman zen obra-lizentziaren iraungipena deklaratzeko, itxitura kentzeko, eta espediente bat hasteko lurzoru publikoa okupatzeagatik, eta beste espediente bat, hirigintzako legezkotasuna lehengoratzekoa.
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze-dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, hamar egun balioduneko epean, epatze-dei hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Urraulgoitin, 2023ko ekainaren 30ean.–Alkatea, M.ª Rosario Larrea Leoz.
Iragarkiaren kodea: L2310256