2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UXUE
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 77. lurzatian. Hasierako onespena
Uxueko Udalak, 2023ko ekainaren 27ko osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Hiri-jarduerako plan berezi bat Uxueko 2. poligonoko 77. lurzatirako, Pedro Ramón Berrade Goyének sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroan editatutako bi egunkaritan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uxuen, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.
Iragarkiaren kodea: L2310131