155. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa Udalaren Erregelamendu Organikoan

Tuterako Udalak, 2023ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, alkateak proposaturik, onetsi zuen aldaketa egitea Udal Antolamenduaren Erregelamenduan, ondotik azaltzen den eran, eta aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea:

1. Udal Antolamenduaren Erregelamenduaren 8.4 artikuluari idazketa berria ematea, eduki honekin:

8.4. artikulua. Osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, alkatearen dedikazioa zehaztuko da, bai eta izanen duen urteko ordainsari gordina ere.

2. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aipatu erregelamenduaren aldaketa honen aurka –xedapen orokorra denez– ezin da errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluaren arabera (Administrazioa Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea); alabaina, honako errekurtso hauek jarrita aurkaratzen ahal da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2023ko uztailaren 4an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2310327