155. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa, Tafallako Udalaren Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluan. Onespena

Tafallako Udalaren osoko bilkurak ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

Tafallako Udalaren osoko bilkuraren erabakia, 2023ko uztailaren 5ekoa. Horren bidez onesten da aldaketa egitea Tafallako Udalaren Funtzionamenduren gaineko Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluan.

Udalbatzari dagokio Udaleko osoko bilkuren aldizkakotasuna ezartzea, Alkatetzak deitutako bilkura berezian hartutako erabaki baten bidez, Udalbatza osatzeko bilkura egin eta ondorengo hogeita hamar egunen barnean; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 42.2f artikuluan eta Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuan.

Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak adierazten duenez, 5.001 eta 20.000 biztanle arteko udalerrietako udalek bi hilabetean behin egin beharko dute osoko bilkura.

2023-2027 aldiari dagokion Udalbatza osatzeko bilkura 2023ko ekainaren 17an egin zen.

Horrekin guztiarekin bat, Tafallako Udalak, alkateak hala proposatuta,

ERABAKI DU:

Lehena.–Aldaketa onestea Tafallako Udalaren Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluan. Honela geratuko da idatzita:

"8. artikulua. Udalbatzaren ohiko osoko bilkuren aldizkakotasuna izanen da Udalaren osoko bilkura berezian hartutako erabakian ezarritakoa. Erabaki hori Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2586/1986 Errege Dekretuan ezarritakoaren araberakoa izanen da, betiere Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean xedatutakoari jarraiki.

Bilkura bereziak aplikatzekoa den araudiaren arabera eginen dira."

Bigarrena.–Tafallako ohiko osoko bilkurak hilean behin eginen dira, hileko azken ostegunean, 19:00etan. Abuztuko ohiko osoko bilkura, aldiz, herriko jaiak hasi aurreko ostegunean eginen da, eta abenduko ohiko osoko bilkura Eguberri egunaren aurreko ostegunean.

Alkateak, justifikatutako arrazoiren bat izanez gero, dagokion bilkuraren data aldatu edo bilkura bertan behera uzten ahalko du.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Tafallako Udalaren Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendu Organikoaren 8. artikuluaren aldaketaren aurka ezin izanen dira administrazio bidezko errekurtsoak jarri, xedapen orokor bat baita. Halere, aurkaratzea posible izanen da, horretarako honako errekurtso hauetako bat jarrita:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2023ko uztailaren 7an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2310443