155. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Udalbatzako kideen ordainsariak

San Adriango Udalak, 2023ko ekainaren 30ean egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

"Lehenbizikoa.–Udaleko zinegotzi guztiendako ezartzea, salbu dedikazio esklusiboa eta dedikazio partziala dutenentzat, berrogeita hamar (50) euroko zenbateko gordina, kide anitzeko organo hauen bilkura bakoitzeko: San Adriango Udalaren osoko bilkura, tokiko gobernu batzarra, udalaren informazio batzordeak eta udalaren kontratazio mahaiak. Erabakiak 2023ko ekainaren 18tik aurrerako ondorioak izanen ditu, eta ordainsari horiek 3.000 euroko muga izanen dute urtean; 2023ko bigarren seihilekoan, urteko gehieneko zenbateko horren erdia izanen da muga.

Bigarrena.–Ohartaraztea ezen lehenbiziko puntuan ezarritako zenbateko gordin horrek izanen dituela pertsona fisikoen gaineko errenta aitorpenari dagozkion atxikipenak. Bestalde, ordainsari horiek jaso ahal izateko, behar beste kreditu egon beharko da aurrekontuan.

Hirugarrena.–Erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara igortzea.

Laugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, behar diren ondorioetarako."

San Adrianen, 2023ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2310320