155. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 14ko 29/2023 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, atzerrian dagoen diru birtualari buruz informatzeko betebeharra garatu zen, eta 721 eredua ("Atzerrian dagoen diru birtualaren gaineko aitorpen informatiboa") onetsi.

Aipatutako foru agindua 2023ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 13koan. Aginduaren argitalpenean akats bat atzeman da: I. eranskinean ez da jaso 2. erregistro mota, "Aitortuen erregistroa", eta zuzendu egin da, eranskin osoa argitaratuz.

Iruñean, 2023ko uztailaren 17an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

I. ERANSKINA.–1. ERREGISTRO MOTA

Aitortzailearen erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘1’ zenbakia.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: '721'.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetara lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE IZENA.

Sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

TELEFONOA: Zenbakizko eremua, 9 posiziokoa.

68-107

IZEN-DEITURAK: lehenbiziko deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Adierazi beharreko frogagiri zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 721 kodea izanen dira.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.

Aitorpen bat, salbuespenez, bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA: "C" bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren hartutakoak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA: "S" bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN ZENBAKIA.

"Aitorpen OSAGARRIA" eremuan "C" adierazi bada edo "Ordezko aitorpena" eremuan "S" adierazi bada, osatzen edo ordezten den aitorpenaren frogagiri zenbakia adieraziko da.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Beste edozein kasutan, zeroz beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

AITORTUAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 9 posiziokoa.

Aitortuen guztizko kopurua adieraziko da. Aitortu bat erregistro batean baino gehiagotan agertzen bada, agertzen den adina aldiz konputatuko da.

145-983

ZURIUNEAK.

984-996

Alfazenbakizkoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Banakako aurkezpenetan zigilu elektronikoa jartzeko erreserbaturiko eremua. Nafarroako Foru Ogasunak, kasua bada, ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan, zuriunez beteko da.

–Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

–Edukirik ez duten eremu alfazenbakizko eremuak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

–Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

721 EREDUA

C.–2. ERREGISTRO MOTA

Aitortuen erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: '2'.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: '721'.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

9-11

Alfazenbakizkoa

EREDUAREN BERTSIOAREN IDa: Informazioa aurkezteko erabilitako eskemaren bertsioa identifikatzea.

12-20

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

21-29

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Aitortua 14 urtetik beherakoa bada, haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia (aita, ama edo tutorearena) jarriko da eremu honetan.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

30-49

Alfazenbakizkoa

XEHETASUN ERREGISTROAREN IDa: Xehetasun erregistroaren identifikatzailea

50

Alfabetikoa

GAKOA: Aitortzailearen izaeraren gakoa

T: Titularra

A: Baimendua

O: Onuraduna

P: Erabiltzeko ahala duena

R Titulartasun errealeko beste modu batzuk, ekainaren 1eko 10/2010 Legearen 4.2. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

51-352

Alfazenbakizkoa

GORDETZEN DUEN ENTITATEAREN EDO PERTSONAREN IDa

51-170

IZENA/SOZIETATE IZENA: Diru birtualak edukitzeko, biltegiratzeko eta eskualdatzeko, hirugarrenen izenean pasahitz kriptografiko pribatuak gordetzeko zerbitzuak ematen dituen pertsonaren izen-abizenak edo entitatearen sozietate izena edo izendapen osoa.

171-179

IFZ: IFZ izanez gero, pasahitz kriptografiko pribatuak gordetzeko zerbitzuak ematen dituen pertsonaren edo erakundearen IFZren identifikatzailearekin jakinaraziko da.

BESTE ID BAT: Abenduaren 15eko EHA/3496/2011 Aginduaren (abenduaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) II. eranskinean jasotako herrialde eta lurraldeen kodeen arabera informatuko da.

180-181

HERRIALDEAREN KODEA: Diru birtualak edukitzeko, biltegiratzeko eta eskualdatzeko, hirugarrenen izenean pasahitz kriptografiko pribatuak gordetzeko zerbitzuak ematen dituen pertsonaren edo entitatearen egoitza fiskalaren herrialdearen kodea.

182-183

TYPE IDa: Bizileku duen herrialdean identifikazio mota ezartzeko gakoa.

02: IFZ/BEZa

03: Pasaportea

04: Identifikazioko agiri ofiziala, bizileku duen herrialde edo lurraldean luzatua

05: Bizileku ziurtagiria

06: Froga balioa duen beste agiri bat

184-203

IDa: Bizileku duen herrialdean daukan identifikazio zenbakia

GORDETZEKO ENTITATEEN HELBIDEA

204-205

HERRIALDEAREN KODEA: Diru birtualak edukitzeko, biltegiratzeko eta eskualdatzeko asmoz, hirugarrenen izenean pasahitz kriptografiko pribatuak gordetzeko zerbitzuak ematen dituen pertsonaren edo entitatearen helbidea dagoen herrialdearen kodea. Abenduaren 15eko EHA/3496/2011 Aginduaren (abenduaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) II. eranskinean jasotako herrialde eta lurraldeen kodeen arabera informatuko da.

206-235

UDALERRIAREN IZENA: Diru birtualak edukitzeko, biltegiratzeko eta eskualdatzeko asmoz, hirugarrenen izenean pasahitz kriptografiko pribatuak gordetzeko zerbitzuak ematen dituen pertsonaren edo entitatearen helbidea dagoen udalerriaren izena.

236-285

BIDEAREN IZENA: Diru birtualak edukitzeko, biltegiratzeko eta eskualdatzeko asmoz, hirugarrenen izenean pasahitz kriptografiko pribatuak gordetzeko zerbitzuak ematen dituen pertsonaren edo entitatearen helbidea kokatzen den bide publikoaren izena.

286-290

ZENBAKIA: Diru birtualak edukitzeko, biltegiratzeko eta eskualdatzeko asmoz, hirugarrenen izenean pasahitz kriptografiko pribatuak gordetzeko zerbitzuak ematen dituen pertsonaren edo entitatearen helbidea kokatzen den bide publikoko zenbakia.

291-302

POSTA KODEA: Helbideari dagokion posta kodea adieraziko da

303-352

OSAGARRIA: Helbideari buruzko informazio osagarria

353-652

Alfazenbakizkoa

GAKO PUBLIKOAREN IDa: Aitorpenaren xedeko diru birtualari loturiko gako publikoa edo helbide publikoa, edo, hala badagokio, gako publikoak, zeinaren bidez identifikatzen baita aitortzailearen zein diru zorro elektronikotan dagoen informazioaren xedeko diru birtuala.

653-702

Alfazenbakizkoa

DIRU BIRTUAL MOTA: Atzerrian dagoen diru birtual mota, "Gako publikoaren IDa" eremuan informatutako gakoan edo helbidean utzitakoa.

703-742

Zenbakizkoa, hamartarra

HASIERAKO DIRU KOPURUA: Urte hasieran edo dirua diru zorro elektronikoan uzten den lehenengo egunean, aitortutako gako publikoan gordeta atzerrian dagoen diru birtual mota bakoitzetik zeukan diru unitateen kopurua.

743-782

Zenbakizkoa, hamartarra

JASOTAKO DIRU KOPURUA: Aitortutako gako publikoan gordeta atzerrian dagoen diru birtual mota bakoitzetik urtean zehar jaso diren unitateen guztizko kopurua.

783-822

Zenbakizkoa, hamartarra

BIDALITAKO DIRU KOPURUA: Aitortutako gako publikoan gordeta atzerrian dagoen diru birtual mota bakoitzetik urtean zehar bidali diren unitateen guztizko kopurua.

823-862

Zenbakizkoa, hamartarra

BUKAERAKO DIRU KOPURUA: Aitortutako gako publikoan gordeta atzerrian dagoen diru birtual mota bakoitzetik daukan bukaerako unitateen kopurua, abenduaren 31n aitortutako saldoari dagokiona. Aitorpena egiteko beharkizuna abenduaren 31 baino lehen iraungi bada, beharkizun hori iraungi den egunari dagozkion unitateen kopuruari buruz informatuko da.

863-892

Zenbakizkoa, hamartarra

DIRUAREN BALIOA: Atzerrian dagoen diru birtual aitortuaren unitatearen balorazioa, eurotan adierazia. Balorazio hori egiteko, negoziazio plataforma nagusiek abenduaren 31n eskaintzen duten batez besteko kotizazioa hartuko da kontuan, edo, halakorik ezean, ohiko balorazio mekanismoak erabiliko dira, diru birtualak abenduaren 31n eurotan daukan merkatu balioaren arrazoizko zenbatespena ematen dutenak.

893-942

Alfazenbakizkoa

BALIOAREN KOTIZAZIOA: Eremu honetan, aurreko eremuan eurotan aitortutako diru birtualaren unitatearen balorazioa egiteko erabilitako kotizazioari edo balioari buruz informatuko da.

943-950

Zenbakizkoa eta eguna

IZAERA AMAITZEKO EGUNA: Abenduaren 31n aitortzailea jada titularra, baimendua edo onuraduna ez bada, eremu honetan, izaera hori galdu den egunari buruz informatuko da. Data hori nahitaezkoa izanen da "Diru birtualaren jatorria" eremuko gakoak "C" balioa hartzen badu.

951-986

Zenbakizkoa, hamartarra

DIRU BIRTUALAREN SALDOA: Aitortutako gako publikoan sartutako mota bereko diru birtualaren saldoa abenduaren 31n, atzerrian dagoena. Aitorpena egiteko beharkizuna abenduaren 31 baino lehen iraungi bada, beharkizun hori iraungi den egunari dagokion saldoari buruz informatuko da.

987-994

Zenbakizkoa

ERREGISTROAREN EGUNA: Atzerrian dagoen diru birtualaren aitortzaile titularrak, onuradunak edo baimenduak zein egunetan egin zuen hasierako erregistroa plataforman

995-996

Alfazenbakizkoa

DIRU BIRTUALAREN JATORRIA: Diru birtualaren jatorria adieraziko da (lehen aldiz aitortutako diru birtuala, edo, aurreko ekitaldietan aitortu den dirua izan arren, azken aitorpena aurkeztea eragin zuen balioarekin alderatuta 20.000 eurotik gorako gehikuntza izan duena, edo diru horretako posizioa ekitaldi honetan baliogabetu bada)

A: Lehenbiziko aldiz aitortutako diru birtuala

M: Aurreko ekitaldietan jadanik aitortutako diru birtuala

C Arrazoi hauengatik aitortzen den diru birtuala: titulartasuna iraungitzeagatik, erabiltzeko baimena edo ahala indargabetzeagatik edo beste edozein titulartasun erreal iraungitzeagatik.

–Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

–Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

–Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta eremu alfabetikoak zuriunez beteko dira.

–Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

–Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

Iragarkiaren kodea: F2310700