155. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Behin betiko likidazio kontua, Ostizko (Odieta) "OS.1.1 - Iparraldea" exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuan. Hasierako onespena

Odietako Alkatetzaren ekainaren 30eko 53/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da behin betiko likidazio kontua, Ostizko (Odieta) "OS.1.1 - Iparraldea" exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuan. Espedientea jendaurrean egonen da Odietako Udaleko Idazkaritzan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten interesdunek; hori dena, behar diren ondorioetarako, hots, honako hauetan ezarritako ondorioetarako: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 96.-3, 149.-156., 168.-170., 72., 74., 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan (aipatutako foru legearen bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina). Espresuki aditzera ematen da ezen, jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkezten ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Erripan (Odieta), 2023ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2310393