155. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia, kanpoko terrazak ixteko Noaingo Ultzama Ibaiaren pasealekuko 4-12ko etxebizitza-blokean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko ekainaren 29ko 2023-0733 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, kanpoko terrazak ixteko Noaingo Ultzama Ibaiaren pasealekuko 4-12ko etxebizitza-blokean, zeina sustatu baitute Ultzama Ibaiaren pasealekuko 4ko jabekideek eta Ultzama Ibaiaren pasealekuko 6-12ko jabekideek. Hirigintzako onespenak, baimenak eta lizentziak ematea eten zen zenbait eremutan, hain zuzen, haientzat aurreikusitako determinazio berriek indarrean den hirigintza-araubidea aldatzen duten kasuetan. Eteteak hiru hilabete iraunen du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2023ko ekainaren 29an.–Jarduneko alkate udalburua, Francisco Javier Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L2310283