155. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Informazio publikoa

Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, 2023ko uztailaren 4an, ebazpen bat eman zuen, eta haren bidez hasiera batez onetsi zen eta jendaurrean jarri zen hirigintza-hitzarmen bat egiteko proposamena: Mendabiako Udalaren eta Construcciones Lasa SLren artekoa izanen da, UE 7 eta UE9 unitateen plangintza garatzeko eta egikaritzeko, etxebizitzak eraikitzeagatik 6+8 UE mugakideko 7. eremuan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Alegaziorik aurkezten ez bada, hitzarmena alkate udalburuaren ebazpen baten bidez onesten ahalko da, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea).

Aditzera ematen da, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea), eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari ematen dion eskumena (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Mendabian, 2023ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2310345