2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
Alkateordeak izendatzea
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatuarekin bat (erregelamendua onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez), Leringo Udaleko alkate udalburu Consuelo Ochoa Resanok, Alkatetzaren 2023ko uztailaren 5eko 206/2023 Ebazpenaren bidez, María Teresa Yerro Gaínza zinegotzia lehen alkateorde izendatu du, Esmeralda Masó Cabezón zinegotzia, berriz, bigarren alkateorde, eta Pedro Jesús Pitillas Marín, azkenik, hirugarren alkateorde.
Lerinen, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Consuelo Ochoa Resano.
Iragarkiaren kodea: L2310399