155. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Herri-larreetako bazkalekuen edo aprobetxamenduaren zuzeneko esleipena herritarren artean. Eskabideak aurkezteko epea irekita

Datorren abenduaren 31n herri-larreen aprobetxamenduaren esleipena amaituko da; hortaz, Itzagaondoako Udalak, 2023ko ekainaren 27ko ohiko bilkuran, etabaki zuen herri-larreen zortzi urterako esleipena egiteko prozedurari ekitea.

Interesdunek eskaera egin dezaten iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamabost egun balioduneko epea izanen dute, honako hauetan ezarritakoaren arabera: Nafarroako Administrazio Lokalari buruzko 6/1990 Legea, Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretua eta Herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantza.

Eskaintzak Mankomunitatearen egoitzako Idazkaritzan aurkeztuko dira, Urroz-Hirian, iragarki hau argitaratu eta hamabosgarren eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen.

Itzagaondoan, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2310450