155. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

2023ko uztailaren 7ko ebazpen baten bidez, alkatetzaren eginkizunak eskuordetu zitzaizkion Raquel Muñoz Lamoneda udal honetako alkateordeari, 2023ko uztailaren 10etik 28ra bitartean, biak barne.

Eskuordetze hori indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Muetzen, 2023ko uztailaren 7an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.

Iragarkiaren kodea: L2310461