155. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Alkateordeak izendatzea

Azagrako Udaleko alkateak 293/2023 ebazpena eman zuen ekainaren 21ean. Honela dio haren xedapen zatiak:

Lehena.–Honako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:

1. Francisco José Sánchez Díaz.

2. Susana Barricarte Rivas.

3. Ángel Antonio Prado Vidondo.

Bigarrena.–Izendatuei ebazpena pertsonalki jakinaraztea; haiek kontrakoa adierazi ezean, isilbidez onetsitzat joko da.

Hirugarrena.–Aipatu izendapenen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, eta orobat Udaleko iragarki-taulan argitaratzea, indarra dekretu honen biharamunean hartuko badu ere.

Laugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen osoko bilkuran, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Azagran, 2023ko uztailaren 3an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2310444