2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Aiegiko Udaleko alkate udalburuak, 2023ko uztailaren 6an, honako ebazpen hau eman du:
Kontuan harturik oporrak direla-eta herritik kanpo egonen naizela abuztuaren 7tik 13ra, biak barne.
Kontuan harturik esleiturik ditudan eskumenak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluaren bidez (abenduko 57/2005 Legeak emandako idazketan), eskumenak eskuordetzan emateari dagokionez.
Kontuan harturik bidezko dela Udalbatzako zinegotzi baten esku uztea legez dagozkidan eskumen eta eginkizunak, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluari jarraikiz.
EBAZTEN DUT:
1.–Bigarren alkateorde José Manuel Galdeano Hermoso de Mendozaren esku uztea alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumen eta eskudantziak, 2023ko abuztuaren 7tik 13ra, biak barne.
2.–Udalbatzari honen berri ematea hurrengo osoko bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aiegin, 2023ko uztailaren 6an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2310426