2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak, behean adierazitako egunean, ebazpen hau eman du:
"Bat etorriz 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluarekin eta harekin bat heldu direnekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta udal-mugartetik kanpora izanen naizenez,
EBAZTEN DUT:
1. Alkatetzari dagozkion eskudantziak Carlos Jiménez Sarasa zinegotziari eskuordetzea, 2023ko uztailaren 6tik 16ra, biak barne.
2. Horren berri ematea Udalbatzari egiten duen lehen osoko bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan."
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Antsoainen, 2023ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2310318