155. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LERIN

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio epaimahaiak Juan Ángel Laso Urra izendatzeko proposamena egin du, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 9. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2023ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 2an.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Lerinen, 2023ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2310238