155. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

BIGARREN JENDAURREKO INFORMAZIOA: Montes de Cierzo haize-parkea berrindartzearen ebakuazio azpiegiturak, Cintruenigoko eta Tuterako udal mugarteetan, 1176-CE espedientea.

Nafarroan haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluaren ondorioetarako, jendaurrean jarri ziren "Montes de Cierzo haize-parkea berrindartzea eta haren ebakuazio azpiegiturak" izeneko aurreproiektua eta haren ingurumen inpaktuaren azterketa, horren gaineko iragarkia 2021eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 8koan, argitaratu ondoren.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 664E/2022 Ebazpenaren bidez, honako haize-parke hauen eta haien ebakuazio azpiegituren aldeko ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zen, Eólica Montes de Cierzo SLUk sustaturik: "Montes de Cierzo haize-parkea berrindartzea" (1176-CE), "Montes de Cierzo I. haize-parkea berrindartzea" (1053-6-CE) eta "Montes de Cierzo II. haize-parkea berrindartzea" (1053-6-CE).

Sustatzaileak zenbait aldaketa egin ditu ebakuazio-azpiegituretan, espedientea izapidetzean ezarritako baldintzak betetzeko. Horrenbestez, Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluak xedatutakoa betez, honako espediente hau jartzen da jendaurrean:

–Eskatzailea: Eólica Montes de Cierzo SLU.

–Xedea: ebakuazio-azpiegituren aldaketa-proiektua jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena lortzeko.

–Instalazioen deskribapena: Montes de Cierzo haize-parkea berrindartzearen ebakuazio azpiegiturak (32 MW-eko potentzia instalatua): "Moluengo" azpiestazio elektrikoa, 20/66 kV-ekoa, eta 66 kV-eko lurpeko linea, "Moluengo" azpiestazio elektrikotik "La Serna" azpiestazio elektrikora.

–Organo eskuduna: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/ebakuazio-azpiegiturak-repotenciacion-montes-de-cierzo-haize-parkea-espediente-1176-ce

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente kodea zein den adierazita.

Iruñean, 2023ko uztailaren 12an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2310507