1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak
AKATS ZUZENKETA, Tributu Harmonizazioari buruzko ekainaren 21eko 3/2023 Legegintzako Foru Dekretuarena. Legegintzako foru dekretu horren bidez, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea eta Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea aldatu dira.
Ikusirik akats bat egin dela Tributu Harmonizazioari buruzko ekainaren 21eko 3/2023 Legegintzako Foru Dekretuaren testuan (legegintzako foru dekretu horren bidez, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea eta Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea aldatu dira), zeina argitara eman baitzen 2023ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 17koan, bidezkoa da behar den zuzenketa egitea:
Bigarren artikulua.–Zerga Bereziei buruzko Foru Legea aldatzea.
Honako hau dioen tokian:
"Hamar. 27. artikulua, 3. eta 5. apartatuetako lehenengo paragrafoa:"
Honako hau behar du:
"Hamar. 26. artikulua, 3. eta 5. apartatuetako lehenengo paragrafoa:"
Iruñean, 2023ko uztailaren 19an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: F2311001