153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

392/2019 prozedura arrunta

Virginia Arias López de Lacalle, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: 392/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ebazpena eman da, hitzez hitz honela dioena:

Iruñean, bi mila eta hogeita hiruko ekainaren hogeita seian.

Prozedura honetan, 2023ko martxoaren 21eko 39. eta 40. autoen bidez, deuseza deklaratu da 268/2021 Epaia, 2021eko urriaren 11koa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak prozedura arrunteko 392/21019 autoetan emana. Prozedura hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 28ko 100E/2019 Foru Aginduaren aurka bideratu zen, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitziren Garesko Udal Plan Orokorra eta haren hirigintza-araudia, 2019ko irailaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen bezala. Epai hori 2023ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17koan, eta, beraz, aldizkari ofizial berean argitaratu behar da aipatutako ebazpenaren deuseztasuna. Horretarako, egin bedi dagokion idatzagiria.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72-2 eta 107-2 artikuluetan ezarritakoa betez.

Iruñean, 2023ko ekainaren 26an.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2310148