2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea
Zizur Nagusiko alkateak 684/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko ekainaren 21ean. Hona hemen ebazpenaren testua:
Ikusirik Udalbatza berria eratu zela 2023ko ekainaren 17ko bilkura berezian, 2023ko maiatzaren 28an egindako hauteskundeen ondorioz (2023ko apirilaren 3ko 207/2023 Errege Dekretuaren bidez egin zen hauteskundeetarako deialdia),
Kontuan harturik Alkatetzak 2023ko ekainaren 21ean eman duen 681/2023 Ebazpena, zeinaren bidez izendatzen baitira Tokiko Gobernu Batzarreko kideak.
Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikulua eta Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 53.1 artikulua, haietan zehazten baita Tokiko Gobernu Batzarrari dagokiola alkateari laguntzeko eginkizuna, beste inoren esku ezin utzi dena, alkatearen egitekoetan, baita beste eginkizun batzuk ere, Osoko Bilkurak, alkateak edo legeek ematen dizkiotenak.
Horri guztiari jarraikiz, eta Alkatetza honi emandako ahalmenak erabiliz, hain zuzen ere honako arau hauek emandakoak: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.3 eta 23.2 artikuluak eta Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.2, 53.2, 53.3 eta 114. artikuluak,
EBAZTEN DUT:
1. Tokiko Gobernu Batzarrak alkateari lagundu eta aholku emanen dio, eginkizun horiek zuzenean esleituta baititu Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.2 artikuluan eta Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 53.1 artikuluan. Halaber, legeek zuzenean esleitzen dizkioten egitekoak bereganatuko ditu, bai eta, Alkatetzak eskuordeturik, jarraian zerrendatzen direnak ere:
–Lan-eskaintza publikoa onestea, jarraikiz aurrekontuaren eta plantillaren gainean Osoko Bilkurak onetsitakoari, eta behar diren oinarriak onestea langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko lehiaketetarako.
–Onestea plangintza orokorra garatzeko plangintza tresnak (salbu Osoko Bilkurari berariaz esleitutakoak), hirigintza kudeaketako tresnak eta urbanizazio proiektuak.
–Zerbitzuen eta obren proiektuak onestea, baldin eskumena badu haiek kontratatzeko edo kontzesioa egiteko, eta aurrekontuan sartuta badaude.
–Lizentziak ematea, salbu alor horretako legeek Udalbatzari edo Tokiko Gobernu Batzarrari berari ematen badiote eskumen hori.
–Gastua xedatzea, honako hauetako bati lotuta badago: gutxienez 40.000 euroko balioa daukaten obrako administrazio-kontratuak (BEZa kanpo); hornidura- eta laguntza-kontratuak; herri-lanen eta zerbitzuen emakidak, eta izaera pribatuko gainerako kontratuak, baldin eta gutxienez 15.000 euroko balioa badaukate (BEZa kanpo).
2. Tokiko Gobernu Batzarrak hartzen dituen erabakiek izanen dute alkateak emandako balio bera, hots: alkateak inoren esku utzi ez dituen eskumenez baliatuz ematen dituen ebazpenen balio bera. Betiere, erabakiak hartu beharko dira Batzarraren funtzionamendurako arauekin bat.
3. Eskuordetze hori ez da ezeztatuko Alkatetzaren titularra edo Tokiko Gobernu Batzarraren osaera aldatze hutsagatik. Eskuordetzea ezeztatzeko edo aldatzeko, bete beharko dira eskuordetzeko eskatzen diren formalitate berberak.
4. Agintzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzan, hots Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2. artikuluan ezarritako ondorioak. Hala ere, eskumenen eskuordetze honek ondorioak izanen ditu ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera.
5. Erabaki honen berri ematea Udalak egiten duen osoko bilkura berezian, erabakiaren edukia ezagut dezan; bilkura horretarako deia eginen da jarraikiz Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluari.
Zizur Nagusian, 2023ko ekainaren 27an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2310033