2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Alkateordeak izendatzea
Zizur Nagusiko alkateak 682/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko ekainaren 21ean. Hona hemen ebazpenaren testua:
Ikusirik Udalbatza berria 2023ko ekainaren 17ko bilkura berezian eratu zela, 2023ko apirilaren 3ko 207/2023 Errege Dekretuaren bidez deitu eta 2023ko maiatzaren 28an egin hauteskundeen ondorioz,
Kontuan hartuta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 eta 23.3 artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikulua, eta legeak ematen dizkidan eskundantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:
Lehen alkateordea: María Pilar García Castellano.
Bigarren alkateordea: Andoni Serrano Zabalza.
2. Izendatuei dagokie, beren izendapen ordenari jarraikiz, alkatetza ordezkatzea, haren eskudantzietan aritzeko legeak aurreikusitako kasuetan.
3. Erabaki hau izendatuei igortzea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, deusetan ukatu gabe indarrean jartzea sinatu eta biharamunetik aurrera.
5. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri emanen zaio organo kolegiatu horren hurrengo bilkuran.
Zizur Nagusian, 2023ko ekainaren 27an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2310032