2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena
Zizur Nagusiko alkateak 681/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko ekainaren 21ean. Hona hemen ebazpenaren testua:
Ikusirik Udalbatza berria 2023ko ekainaren 17ko bilkura berezian eratu zela, 2023ko apirilaren 3ko 207/2023 Errege Dekretuaren bidez deitu eta 2023ko maiatzaren 28an egin hauteskundeen ondorioz,
Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (TAOL) 20.1 b) artikulua, ondokoa xedatzen duena: Tokiko Gobernu Batzarra organo beharrezkoa dela 5.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietan,
Gainera, lege beraren 23. artikuluak hauxe dio: "Alkateak eta legean ezarritako zinegotzi-kopuruaren herena baino gehiagokoa ez den zinegotzi-kopuru jakin batek osatzen dute tokiko gobernu-batzarra. Alkateak izendatzen eta kentzen ditu askatasunez, eta osoko bilkurari ematen dio horren berri".
Horrenbestez, erabiliz Alkatetza honi ematen zaizkion ahalmenak, honako hauen bidez eman ere: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23. artikulua eta Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 52. artikulua eta harekin bat datozenak,
EBAZTEN DUT:
1.–Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarra, kide anitzeko organo beharrezkoa dena, Alkatetza Udalburutzak osatuko du, hura buru izanik, eta honako zinegotzi hauek:
1. María Pilar García Castellano.
2. Andoni Serrano Zabalza.
2.–Alkatetza honen burutzapean, horrela osaturiko Tokiko Gobernu Batzarrari honako eginkizun hauek dagozkio: Alkatetzari etengabe laguntzea bere eskudantzietan ari denean, eta Udaleko edozein organok Gobernu Batzarraren esku uzten dituen eskudantziak edo legeek espresuki esleitzen dizkiotenak.
3.–Aditzera ematea Tokiko Gobernu Batzarra eratzeko bilkura egin beharko dela alkate udalburuak deitzen duenean, betiere ebazpen hau eman eta hamar eguneko epean.
4.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, hots, honako honetan aurreikusitakoak: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan, lege testu beraren 52.4. artikuluarekin loturik.
5.–Erabaki hau izendatuei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, hots, honako honetan aurreikusitakoak: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan, lege testu beraren 52.4. artikuluarekin loturik. Erabakiak izenpetu eta biharamunean izanen du indarra.
6.–Erabaki honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan ezarritakoari jarraikiz deituko den bilkura berezian, haren edukiaren berri izan dezan.
Zizur Nagusian, 2023ko ekainaren 27an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2310031