2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Toki udalbatzetako kideek bildu beharreko ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainak arautzen dituen Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak dioenari jarraikiz, Agoizko Udalak, 2023ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zituen honako ordainsari hauek udalbatzako alkatearentzat eta zinegotzientzat:
1. Alkateak erabateko dedikazioagatik bilduko duen ordainsaria finkatzea: urtean 2.334,09 euro gordin, 1.760,29 euro garbi, urteko 14 hilabetekotan; Gizarte Segurantzan inskribatuko da.
2. Zinegotziek osoko bilkurara joateagatik bilduko duten bilkura-saria finkatzea: 120 euro, gehienez ere, eta osoko bilkura bat hilabetean, gehienez.
Agoitzen, 2023ko uztailaren 17an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.
Iragarkiaren kodea: L2310702