2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibilak egiteko
Eguesibarko Udaleko alkate Xuriñe Peñas Lópezek 1840/2023 Ebazpena eman du:
Udal hauteskundeak egin eta Udal berria eratuta, Udalaren jarduketa arinagoa eta eraginkorragoa egitearren, Alkatetza honek, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. Udal honetako zinegotzi guztiei eskuordetzea Udalean ezkontza zibilak egiteko eskudantziak, Alkatetzak Kode Zibilare 51.1 artikuluaren arabera dituenak, ezkongaiek hala eskatzean: Fatima Yuliana Anchundia Correa, Helena Arruabarrena Polite, Sabi Atipov Keskinev, Ainhoa Aznárez Igarza, Juan Manuel Baquero Alzórriz, Mikel Bezunartea Lacasta, Noelia Echarri Arana, Ainara González Hervás, Javier Jiménez Alli, Izaskun Juarez Goñi, Ricardo Laspidea Arnedo, José Javier Marquinez Echegoyen, Luisa Mateo Zozaya, Asier Mesanza Moraza, Jesús Mateo Moreno Párraga, María Inmaculada Múgica Ustárroz, Joseba Orduña Navarro, María Ángeles Sainz Marqués, Juan Jesús San Julián Aranguren eta Javier Villanueva Aldave.
2. Eskuordetzean sartutako eskudantziak eskuordetze honetan ezarri bezala erabili beharko dira, eta beti ezarritako mugen barnean. Horien titularrek ezin izanen dute bertze organoren edo zinegotziren esku utzi.
3. Eskuordetza horiek indarra izanen dute ukitutako zinegotziei ebazpen hau jakinarazten zaien egunetik bertatik, eta mugagabeak izanen dira, Alkatetza honek eskumen horiek bereganatzeko duen ahalmena deusetan ukatu gabe.
4. Ebazpen hau ukitutako zinegotziei jakinaraztea. Eskuordetza onartua izan dela ulertuko da, hurrengo 24 orduko epean ez bada kontrakorik adierazten edo eskuordetza hori erabiltzen bada.
5. Eguesibarko Udaleko Osoko Bilkurari dekretuaren berri ematea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta, halaber, Udaleko Ezkontza Zibilen Espedientera igortzea, orok jakin dezan.
Sarrigurenen, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2310344