153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Informazio batzordeetako burutzak beste batzuen esku uztea

Tuterako Udaleko alkateak, 18/2023/NOCEPO espedientean, 1700/2023 Ebazpena eman du uztailaren 18an, eta haren xedapen zatiak honako hau adierazten du:

Lehenbizikoa.–Aipatu Informazio Batzordeetako egiazko buru izateko ondoko zinegotzi hauek eskuordetzea:

–Barne Araubidearen Batzordea: Carlos Aguado Huguet.

–Ekonomia Sustatzeko Batzordea: Irune García García.

–Ekonomia eta Ogasun Batzordea: M.ª Reyes Carmona Blasco.

–Lurraldearen Antolamenduaren Batzordea: Zeus Pérez Pérez.

–Gizarte Zerbitzuen Batzordea: Anichu Agüera Angulo.

–Hiria Sustatzeko Batzordea: Martín López Villacastín.

Bigarrena.–Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, izendatutako zinegotziei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, nahiz eta sinatzen denetik aurrera izanen duen indarra.

Tuteran, 2023ko uztailaren 18an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2310712