2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Ur Batzarreko zinegotzi delegatua izendatzea
Tuterako Udaleko alkateak, 17/2023/NOCEPO espedientean, 1621/2023 Ebazpena eman du uztailaren 7an, non honako hau erabaki baita:
1.–Anichu Agüera Angulo izendatzea Tuterako Udalaren Ur Batzarreko zinegotzi delegatu.
2.–Zinegotzi delegatuak Erregelamendu Orokorraren 24. artikuluak Batzarreko buruari esleitzen dizkion ahalmen eta eskumen guztiak izanen ditu.
3.–Izendapen honek gaurko egunetik aurrera izanen ditu ondorio guztiak.
4.–Ebazpen honen berri Tuterako Udalaren Osoko Bilkurari eta Udalaren Ur Batzarrari ematea, interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Tuteran, 2023ko uztailaren 18an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2310675