153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Tuterako Udalak, 2023ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, honako hau dioena xedapen zatian:

"Ordainsari hauek onestea, 2023ko uztailaren 1ean indarrean jartzeko:

1.–Alkatetza: 53.510,05 euro ezartzen dira urteko ordainsari gordin gisa (baliokidea da A mailako oinarrizko soldata gehi lanpostuaren %82,21eko osagarriarekin), alkatearen dedikazio esklusiboagatik. Ordainketa hainbanatuko da hamabi hilekotan eta aparteko bi ordainsaritan (ekainean eta abenduan).

2.–Ordezkaritza orokorreko zinegotziak eta Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoko burutza:

–Hiri Garapen Jasangarriko, Hiria Sustatzeko eta Sustapen Ekonomikoko Alorreko eskuordetze orokorra duen zinegotzia dedikazio partzialeko araubidearen arabera ariko da karguan, astean 35 orduz, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanda eta Udalak dagokion enpresa kuota ordainduta. Urteko ordainsari gordina 38.553,86 eurokoa izanen da, hamabi hilekotan ordaintzekoa.

–Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoko burutza duen zinegotzia dedikazio partzialeko araubidearen arabera ariko da karguan, astean 25 orduz, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrean alta emanda eta Udalak dagokion enpresa kuota ordainduta. Urteko ordainsari gordina 27.538,86 eurokoa izanen da, hamabi hilekotan ordaintzekoa.

Halaber, aipatu kargudunak ordezkatzen dituzten zinegotziak dedikazio partzialeko araubide eta baldintza beretan ariko dira karguan, baldin eta haiek lanerako ezintasun iragankorrean badaude, arriskuko haurdunaldiagatik, haurdunaldian arriskua izateagatik, amatasun bajagatik edo iraupen luzeko beste edozein arrazoirengatik.

3.–Eskuordetze berezia eta dedikazioa duten zinegotziak:

–Eskuordetze berezia duen Festetako, Nekazaritzako, Abeltzaintzako, Mendietako eta Animalien Babeseko, Ingurumeneko eta Agenda 21eko zein Herritarren Arretarako Zerbitzuko zinegotzia dedikazio partzialeko araubidearen arabera ariko da karguan, astean 30 orduz, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanda eta Udalak dagokion enpresa kuota ordainduta. Urteko ordainsari gordina 33.046,16 eurokoa izanen da, hamabi hilekotan ordaintzekoa.

–Eskuordetze berezia duen Kiroleko eta Gazteriako zinegotzia dedikazio partzialeko araubidearen arabera ariko da karguan, astean 20 orduz, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanda eta Udalak dagokion enpresa kuota ordainduta. Urteko ordainsari gordina 22.030,78 eurokoa izanen da, hamabi hilekotan ordaintzekoa.

4.–Gainerako zinegotziek hilero bilkura sariak jasoko dituzte kide anitzeko organoen bilkuretan parte hartzeagatik, honako zenbateko hauetan ezartzen diren gehieneko mugekin:

Osoko Bilkura: 183,18 euro.

Tokiko Gobernu Batzarra: 109,90 euro.

Informazio batzordeak: 109,90 euro.

Tuterako Uren Udal Batzordeko eta Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoko Gobernu Batzarra: 109,90 euro.

Kide anitzeko beste organo batzuk*: 91,58 euro.

Honako hau da bilkuretara joateagatik hilean gehienez kobratzen ahal dena:

Eskuordetze bereziko zinegotziak: 1.249,42 euro.

Eskuordetze orokorreko zinegotzia, dedikazio esklusiborik edo partzialik ez duena: 1.249,42 euro.

Gobernu Batzordeko kideak, aurreko ataletan jaso ez direnak: 1.102,41 euro.

Gainerako zinegotziak: 881,94 euro.

–Ordainsari horiek jasotzeko eskubidea izango dute honako hauetara bertaratzeagatik: kontratazio mahaiak, fundazioetako gobernu-organoak, osasun-etxeak, giza baliabideen arloko batzordeak (paritarioa, Herri Administrazioaren Institutu Nazionala).

Kide anitzeko organoen idazkariek Kontu-hartzailetza orokorrari jakinaraziko dizkiote aurreko hilabeteko bilkura sariak, hilabete bakoitzeko hamargarren eguna baino lehen.

Ekitaldi bakoitza bukatu ondoren, benetan kobratutako bilkura sariak arautuko dira; hala, baldin hilabete batzuetan gainditu bada gehieneko zenbatekoa eta beste batzuetan ez bada muga horretara iritsi, gehieneko zenbatekoa gainditzeagatik jaso ez diren zenbatekoekin osatuko dira beste hilabeteak.

5.–A mailako funtzionarioen ordainsariak bezala eguneratuko dira aurreko puntuetako ordainsariak, baita bilkura sariak eta gehieneko mugak ere.

6.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta jakinaraztea Tuterako Udalaren Kontu-hartzailetzari eta langileria unitateari."

Tuteran, 2023ko uztailaren 4an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2310329