2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBASKO KONTZEJUA
Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko apirilaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldirako plantilla organikoa aldatzeko espedientea, honen idazketari dagokionez: "Langile lan-kontratudunen plantilla organikoa, lanpostuen deskribapena, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua". Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269.etik 272.era bitarteko artikuluekin lotuta 236. artikuluan xedatutakoarekin, iragarkiak argitaratu ziren Tebasko Kontzejuaren iragarki-taulan eta webgunean eta 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 22koan, eta ohartarazi zen espedientea hamabost egun baliodunez egonen zela jendaurrean kontzejuaren bulegoetan, auzotarrek edo interesdunek espedientea aztertu ahal izan zezaten eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan ez da erreklamaziorik aurkeztu, eta, beraz, aipatutako araudiarekin bat etorriz, espedientea behin betiko onesten da. Orain, dagokion iragarkia argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tebasen, 2023ko ekainaren 27an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.
LANPOSTUA | LANPOSTU KOP. | MAILA | SARBIDEA | OSAGARRIAK | ADMINISTRAZIO- EGOERA | BALDINTZAK |
Zerbitzu anitzetako enplegatua | 1 | D | OL | Maila: %12. Lanpostuko osagarria, %10. Lanaldiaren luzapena: %10. | Hutsik | Lanaldi osoa |
Iragarkiaren kodea: L2310285