2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Udalbatzako kideen ordainsariak
Andosillako Udalak, 2023ko uztailaren 28an egindako osoko bilkura berezian, jarraian ageri den erabakia hartu zuen, besteak beste. Hauxe dio haren xedapen zatiak:
Lehenbizikoa.–Onestea udalkideendako honako ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen araubide eta kopuru hauek:
1. Alkatea: 42.933,81 euro gordin urtean, hamabost pagatan, dedikazio esklusiboagatik. Alta emanen zaio Gizarte Segurantzan.
Honako hau ezartzea: Nafarroako Kontsumoko prezioen indizearen arabera igoko dira, urtero, ordainsariak, betiere ateratzen den emaitzak ez badu gainditzen Estatuko aurrekontu-legeetan aurreikusitako gehienekoa; zenbateko horiek hartuko dira gehienekotzat.
2. Alkateordeak: 30,00 euro gordin, legez ezarritako kasuetan alkatearen eginkizunak beren gain hartzen dituzten egun bakoitzeko.
3. Batzordeburuak: 425,00 euro gordin hilean.
4. Udalkideak (alkatea izan ezik): 100,00 euro gordin, Andosillako Udalak egiten dituen osoko bilkuretan benetan parte hartzeagatik.
5. Udalkideek, alkatea barne, eskubidea dute kalte-ordainak eskuratzeko, karguan aritzean benetan egindako joan-etorrietako gastuengatik, betiere gastu horiek behar bezala baimentzen eta justifikatzen badira, eta jarraikiz Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ezartzen diren baldintzei eta zenbatekoei.
Bigarrena.–Erabaki hau atzeraeraginez aplikatuko da, eta ondorioak izanen ditu aurtengo ekainaren 17tik aurrera; hori dena jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Batzordeburuen kasuan, izendatzeko ebazpena ematen den egunetik aurrera ordainduko dira.
Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Andosillako Udalaren iragarki-taulan, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Aditzera ematen da, horrela betez apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikulua, eta erabiliz lege testu beraren 21.1.r) artikuluaren bidez dudan eskumena (lege horren bidez arautu ziren toki araubidearen oinarriak).
Andosillan, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2310128