2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Zinegotzi ordezkari berezien izendapena Hirigintza eta Ingurumen Zerbitzuen Arloan. 12/2023 Dekretua, ekainaren 29koa
Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedaturikoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia), Alkatetzak eskudantzia jakin batzuk eman diezazkioke eskuordetzan edozein zinegotziri, zeregin zehatzetarako, nahiz eta zinegotzi hori tokiko gobernu batzarreko kide ez izan.
Eskuordetze bereziak barne hartzen ditu eskuordetutako udal arloetan sartuta dauden gaiei dagozkien jarduerak gidatu eta kudeatzeko ahalmenak, bai eta horien barne-antolaketarako ahalmena ere, eta kanpo utzirik hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bidez ebazteko ahalmena. Kasu horretan, eskuordetze bereziaren jardun-eremua barne hartzen duen eskuordetze orokorra jaso duen zinegotziak du eskuordetze bereziko zinegotzien jarduketa gainbegiratzeko ahalmena, haren alorreko eginbeharretan ari direnean.
Aurreko alkatetzak lanpostuen azterketa bat eskatu eta jaso zuen, eta han deskribatzen da udalaren antolamendu-egitura eta egitura funtzionala, eskumen-arloetan banatuta.
Hirigintza eta Ingurumen Zerbitzuen Arloak hainbat eskumen barne hartzen ditu, honako gai hauei lotuta: hirigintza, eraikingintza, hiri- eta landa-lurzoruak eta lurzoru urbanizagarria, ingurumenaren kudeaketa eta landa-garapena. Eskumenok higuruneari eta landa-eremuari eragiten diete. Arloak barne hartzen duen ezagutza- edo eskumen-eremuaren tamaina dela eta, beharrezkoa da zinegotzitza espezifikoak ezartzea, gai horietaz arduratu eta horiek kudeatzeko.
Horiek horrela, bada, eskuordetzeak ahalmen hauek barne hartzen ditu, eskuordetutako gaiei dagokien eskumen-esparruari loturik betiere: zuzendaritza, barne antolaketa eta jardueren kudeaketa, kanpo utzirik hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bidez ebazteko ahalmena eta aurrekontua kudeatzekoa.
Eskuordetze-proposamena jaso dutenek onartu egin dutela jakin da.
Erabiliz ematen zaizkidan eskudantziak, honako hauen bidez eman ere: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikulua (lege horrek arautzen ditu toki araubidearen oinarriak) eta Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43, 44. eta 45. artikuluak (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez);
DEKRETATZEN DUT:
Lehena.–Eskuordetze berezi hauek egitea honako hauen alde, dekretu honetan azaldutakoaren arabera:
Hirigintza eta Herri-lan arloa, Amaia Jaurrieta Osésentzat.
Ingurumen eta Landa Garapen arloa, Gonzalo Ibarrola Inchustarentzat.
Bigarrena.–Aditzera ematea dekretu honen bidez eginiko eskuordetzea honako araubide juridiko honi loturik dagoela:
a) Eskuordetzeak ahalmen hauek barne hartzen ditu: arloaren zuzendaritza, barne antolaketa eta jardueren kudeaketa, kanpo utzirik hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bidez ebazteko ahalmena eta aurrekontua kudeatzekoa, ahalmen horiek Tafallako Udaleko alkatearen eskumenak izanen baitira.
b) Tafallako Udaleko alkateak izanen du ahalmena hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboak ebazteko eta informazio zehatza jasotzeko eskuordetutako eskumen berezien kudeaketari buruz.
c) Ulertuko da eskuordetzeak ez duela denbora-mugarik eta errebokatu arte iraunen duela.
d) Alkatetzak noiznahi berreskuratzen ahalko ditu eskuordetzan emandako eskumenak, edo eskuordetza errebokatu egin dezake.
Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea eskuordetze berezia jaso dutenei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.–Aipatu eskuordetzearen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta webgunean.
Bosgarrena.–Dekretu hau igortzea Hirigintza eta Ingurumen Zerbitzuen Arlora, Udalaren Idazkaritzara eta Aholkularitza Juridikora, jakinaren gainean egon daitezen.
Seigarrena.–Udalbatzari dekretu honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Zazpigarrena.–Ezartzea eskuordetze honen eraginkortasuna sortuko dela dekretu honen datan, aurretik jasota geratu delarik eskuordetutako pertsonek kargua onartu dutela.
Tafallan, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2310337