153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Alkateordeen izendapena

Sunbillako Udaleko alkateak, 2023ko uztailaren 5eko ebazpen baten bidez, honako hau dekretatu du:

1.–José Francisco Errandonea Zubieta zinegotzia Sunbillako Udaleko lehen alkateorde izendatzea eta Marga Erdozain Azpilikueta zinegotzia Sunbillako Udaleko bigarren alkateorde izendatzea.

2.–Ebazpen hau José Francisco Errandonea Zubieta jaunari eta Marga Erdozain Azpilikueta andreari jakinaraztea

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4.–Udalbatzari horren berri ematea egiten duen lehenengo osoko bilkuran.

Araudi aplikagarria: Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikulua eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.2 artikulua.

Sunbillan, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Amets Inda Gorriaran.

Iragarkiaren kodea: L2310633