153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Alkateordeak izendatzea

2023ko ekainaren 26an, San Adriango alkateak ebazpen bat eman zuen alkateordeak izendatzeko. Hona hemen:

Honako zinegotzi hauek izendatzen dira alkateorde titular:

1. alkateordea: Ana Belén Escribano Martínez.

2. alkateordea: Blanca Calvo Arro.

Izendatuei dagokie, beren izendapen ordenari jarraikiz, alkatea ordeztea, alkatearen eskudantzietan aritzeko, legeak aurreikusitako kasuetan. Orobat, besterik gabe ordeztuko naute, ezin dudanean mintzatu edo aritu bilkuretako aztergairen bati buruz, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 76. artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

San Adrianen, 2023ko ekainaren 26an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2310096