2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzea eta eskumenak eskuordetzea
2023ko ekainaren 26an, San Adriango alkateak ebazpen bat eman zuen, alkateaz gain Tokiko Gobernu Batzarreko kide izanen diren zinegotziak izendatzeko. Hona hemen:
–Blanca Calvo Arro.
–María Perpetuo Socorro Sada Ballesteros.
–Ana Belén Escribano Martínez.
–Emilio Cigudosa García.
Era berean kide anitzeko organoa denez gero, Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea ondotik aipatzen diren eskumenak, betiere honakoetan aurreikusitakoei jarraikiz: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikulua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 226.1 artikulua eta haiekin bat datozen arauak. Hona hemen:
1.–Udal zerbitzu eta obrak zuzendu, ikuskatu eta sustatzea.
2.–Agintariei eginiko desobeditzeak edo udal ordenantzei eginiko arau-hausteak zehatzea, bertze organo batzuen eskudantzia denean salbu.
3.–Obra-lizentziak ematea, hamar mila euro baino gehiagoko egikaritze-aurrekontu materiala badute. Salbuespena izanen da obra txikien lizentzia ematea, obrek ezbadute behar proiektu teknikorik, arloan indarrean dagoen araudiak ezarritakoaren arabera. Aipatu obra txikien lizentziei dagokienez, alkate udalburuak eskumenari eutsiko dio eta, txosten teknikoak egin ondoren, emanen dira Alkatetzaren ebazpenen bidez.
4.–Jarduera sailkaturako lizentziak ematea, indarrean dagoen ingurumena babesteko araudiak ezarritakoaren arabera.
San Adrianen, 2023ko ekainaren 26an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2310094