153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Eskuordetze espezifikoa, kontratazio-mahai batean egoteko

Alkate udalburuaren ekainaren 28ko 84/2023 Ebazpenaren bidez, María Urdániz Huguet bigarren alkateordeari eskuordetzen zaio kontratazio-mahai batean egoteko eskudantzia espezifikoa 2023ko uztailaren 3tik 7ra. Kontratazio-mahai hori, zehazki, eratuko da Ribaforadako "San Francisco Javier" 0-3 haur-hezkuntzako eskolan haur-hezkuntza, garbiketa eta jangela zerbitzuak kontratatzeko proposamena egiteko. Hona hemen eskuordetzearen xedapen zatia, hitzez hitz:

"1.–Eskudantzia espezifikoa eskuordetzea, bigarren alkateordea den María Urdániz Huguet egon dadin, 2023ko uztailaren 3tik 7ra, aipatu kontratazio-mahaian, Ribaforadako "San Francisco Javier" 0-3 haur-hezkuntzako eskolan haur-hezkuntza, garbiketa eta jangela zerbitzuak kontratatzeko proposamena egiteko.

2.–Eskuordetzen den eskudantzia espezifikoa adierazitako kontratazio-mahaiko burua izateko da, baita 2023ko uztailaren 3tik 7ra bitartean egiten diren kontratazio-mahaiko bileren aktak mahaiburu gisa sinatzeko ere.

3.–Eskuordetze espezifikoa onetsi ondoren, indarrean sartuko da 2023ko uztailaren 3an.

4.–Eskuordetze honen iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan, María Urdániz Huguet zinegotziari jakinaraztea eta aipatu eskuordetzea onartu beharko duela adieraztea, eta Udalbatzari jakinaraztea egiten duen hurrengo ohiko bilkuran."

Ribaforadan, 2023ko ekainaren 28an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2309985