2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikulua ezarritakoarekin bat, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 75. artikuluko 2.,3., eta 4. puntuen arabera, Ameskoabarrenako Udaleko udalbatzak, 2023ko ekainaren 24an egin bilkura berezian honako hau erabaki zuen, ondoren berrikusteko eragozpenik gabe:
1.–Alkatetzaren karguak dedikazio partziala izanen du Udalburutzaren eginkizunak betetzeko: astean hamar orduko gutxieneko dedikazioa izanen da, udal zerbitzuetan dauden beharren arabera gauzatu beharrekoa. 9.800,00 euro gordineko ordainsaria ezarriko da (700,00 euro gordineko hamalau paga) 2024rako, 2025rako, 2026rako eta 2027rako, kontzeptu horrengatik, gehi enpresaren kuota, Gizarte Segurantzako kotizazio gisa ordaindu beharrekoa.
Ordainsari horiek hileko soldata berdinetan ordainduko dira, ekainean eta abenduan izan ezik; izan ere, hil horietan aparteko paga ere ordainduko da. Aparteko paga horiek proportzionalki banatuko dira ekitaldi honetarako, 2024ko urtarrilaren 1etik aitzina, eta egun horretatik aitzina indarrean egonen da erabaki hau, derrigor argitaratu ondoren.
2.–200 euroko dieta araubide bat ezartzea osoko bilkura eta kontuen batzorde berezietako bakoitzera joateagatik; udalkide bakoitzak gehienez ere 1.000 euro jasotzen ahalko ditu urtean, 2024, 2025, 2026 eta 2027. urteetarako zein aurtengo 2023. urterako.
3.–Udalkideek izanen dituzten kalte-ordainak zehaztea, haien eginkizunetan aritzean izandako benetako gastuengatik:
a) Joan-etorriengatik, Nafarroako Gobernuko Foru Administrazioko funtzionarioendako ezarritako zenbatekoa.
b) Gainerako gastuetan, ordaindutako zenbatekoak emanen dira, gastu horiek agirien bidez frogatu ondoren.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Ameskoabarrenean, 2023ko ekainaren 26an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.
Iragarkiaren kodea: L2310100