153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda proiektu honetan: bizikletentzako eta oinezkoentzako lotura Luis Amigó ikastetxearen eta Taxoare eta Sadar kaleen gurutzagunearen artean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2023ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

«IKUSIRIK Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eta Iruñeko Udalaren arteko hitzarmena, zeinaren bidez arautzen baita ‘Bizikletentzako eta oinezkoentzako lotura Luis Amigó ikastetxearen eta Taxoare eta Sadar kaleen gurutzagunearen artean’ izeneko eraikuntza proiektua gauzatzeko dirulaguntza, Europar Batasunaren Next Generation EU funtsekin finantzatua, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, 2022ko abenduaren 28koa, ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko urtarrilaren 30ean onetsiriko proiektua, eta ikusirik, orobat, proiektua gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Nafarroako Gobernuak emaniko balorazio txostena, Nafarroako Unibertsitate Publikoari jabetzak lagatzeari buruzko 2000ko abuztuaren 21eko Gobernuaren Erabakia, Iruñeko Udalak 2023ko apirilaren 5ean hartutako erabakia, zeinaren bidez erabaki baitzen desjabetze-espedientea hastea eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hasiera batez onestea, ukitutako ondasunaren titularrarekin formalizaturiko adostasuneko akta, txosten juridikoa eta espedientean jasotzen den gainerako dokumentazioa,

ERABAKI DA:

1. Ukitutako titular, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onestea proiektu honetan: bizikletentzako eta oinezkoentzako lotura Luis Amigó ikastetxearen eta Taxoare eta Sadar kaleen gurutzagunearen artean. Horiek okupatzea eta eskuratzea guztiz beharrezkotzat jotzen da. Hona hemen zerrenda:

FINKA

JABETZA

KOKALEKUA

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

DESJABETU BEHARREKO BOLUMENA

PA-3

UNCONA SA, Javier Ángel López Iribarrenek ordezkatua

5. poligonoa, 1797. lurzatia.

123 m²

Onetsitako proiektuaren planoetan mugatua

2. Ondasun eta eskubideen zerrenda horretako lurra okupatzeko beharra deklaratzea.

3. Adostasuna agertzea lurzatiaren titularrarekin formalizaturiko adostasuneko aktarekin.

4. Ahalmena ematea Garapen Jasangarriko eta Proiektuetako Zinegotzitzaren titularrari ordainketa-akta eta okupazio-akta sinatzeko, bai eta desjabetzea burutzeko behar den beste agiri oro ere.

5. A-2023011931 gastu-baimena 20.022,00 euroan gehitzea, xehetasun honi jarraikiz:

DOK. ZENBAKIA

KONTZEPTUA

PARTIDA

EUROAK

A-2023034266

BIZIKL. ETA OINEZKOENTZAKO LOTURAREN PROIEKTUAN UKITUTAKO OND. ETA ESKUBIDEEN ZERRENDAREN HASIERAKO ONESP.

40/13400/619000

20.022,00

Gastu hori 2023/03 gastu-proiektuan sarturik dago.

6. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat; orobat, argitaratzea Foru Komunitatean editatutako bi egunkaritan eta Udalaren iragarki-taulan, eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei.»

Iruñean, 2023ko uztailaren 5ean.–Garapen Jasangarriko eta Proiektu Estrategikoetako idazkari teknikoa, Arancha Carrero Cabezas.

Iragarkiaren kodea: L2310390