153. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORRIOKO KONTZEJUA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Orrioko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, "gutun-azal itxien" bidezko enkante publikoa eginen du, ondoko baso aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra.–"Aritzkoeta" alderdian, 4683 pinu gorriz osatua; horiek 921 m³ zur egiten dute eta 11.973 euro balio dute. "Arraseko mozketa".

Eskaintzak 2023ko uztailaren 26ko 14:00etara arte aurkeztu ahal izanen dira Ezkabarteko Udalean (Irun errepidea 13, Orikain 31194).

Baldintza tekniko partikularrak, krokisa eta balorazioak Ezkabarteko Udaleko idazkaritzan daude ikusgai, bai eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian ere.

Orrion, 2023ko uztailaren 3an.–Kontzejuko burua, Judith Zalba Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2310309